×

Web orri honek berezko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Donostiako tradizioa, zaporea eta kalitatea

Hegalaburrezko tipula-nahasia marmitako purearekin

Almadrabako hegalabur freskoa, marmitako purearekin eta tipula apur batekin lagunduta. Martínez tabernaren berritasunetako bat da; ezin izango diozu uko egin.

Bakailao frijitua

Gezatutako bakailaoa, zerbitzatzeko unean oliba oliotan frijitua. Tipulinaz eta sueztitutako piper berdeaz lagunduta zerbitzatzen da. Plazer hutsezko mokaduak bakailao onaren zaleentzat.

Txanpinoia

Martínez tabernak, 1940ko hamarkadan pintxo-taberna izaten hasi zenean, zerbitzatzen zituen hasierako pintxoetako bat. Ogi zati baten gainean zerbitzatzen da. Urteek aurrera egin arren distirarik galtzen ez duen klasikoa.

Arrautzeztatutako izkira

Arrautzeztatutako izkira, ez gabardina. Izkira irin eta arrautzetan bustitzen da, eta gero oliotan frijitu, berehala zerbitzatu eta jateko. Kontu handiz arrautzeztatzen da, izkiraren zapore bikainaz gozatu ahal izateko.

Bakailao kokotxa

Martínez tabernako berrikuntzetako bat da. Kontu handiz hautatutako bakailao kokotxa irin eta arrautzatan bustitzen da, eta gero oliba-oliotan frijitu. Prestatzeko moduak sinplea badirudi ere, zaporeak zur eta lur utziko zaitu.

Beste batzuk Pintxo beroak