×

Web orri honek berezko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Hartu lekua eta aukeratu ordua gure tabernara etortzeko

Donostiako tradizioa, zaporea eta kalitatea

Txangurru kremaz beteriko charlottea

Txangurru-haragiz egindako pintxoa, gazta leun eta sasoiko kuiatxo oinarri batekin. Martínez tabernak 20 urte baino gehiago darama pintxo gozo hori zerbitzatzen.

Bakailao muturra itsaski kremarekin

Bakailao muturra, txangurru krema gozoz betea. Arrakastaren gakoa da zaporeen konbinazio bikaina eta muturraren beraren aukeraketa; izan ere, bakailaoaren buruaren eta bizkarraren arteko zati hori da bakailaoaren zatirik samurrena.

Hegaluze eta tartariar saltsaz beteriko piperra

Lodosako sor-markako piperrez egina dago. Piperrari kanpainako atuna gehitzen zaio, tartariar saltsarekin lagunduta. Bukatzeko, Jerezeko olio-ozpin saltsa botatzen zaio. Zerbitzatu aurretik prestatzen da. Martínez tabernako berezitasunetako bat da, eta haren sekretua lehengaien kalitate bikaina da. Hain da gozoa, non bezero ugarik “xiringa bidez zuzenean odolera” sartzea nahi baitute.

Txaka (Errusiar Errege- karramarroa)

Benetako errusiar errege karramarroarekin egindako pintxoa, ogi zati baten gainean zerbitzatua. Martínez taberna aitzindaria izan zen produktu hori erabiltzen eta “txaka-pintxo” izenez ezagunagoa den gutizia hori zerbitzatzen.

Antxoak ozpinetan

3 edo 4 orduz ozpinetan marinatu ondoren oliotan bustitako antxoa. Txiki-txiki egindako piper gorri eta berdez estalitako ogi zati baten gainean zerbitzatzen da. Galdu ezinezko mokadutxoa.

Udaberria

Beste batzuk Pintxo hotzak